Arratsaldeon. Igandea, 2010ko irailaren 5a

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ABANTAILAK ETA INFORMAZIOA

Hauexek dira AEGAra etengabe iristen zaizkigun lekukotasun batzuk:

 

“AEGAri esker tailerra hiri-eremuan jarri ahal izan dut”

“AEGAk emandako informazioari esker Eusko jaurlaritzako Kontsumo Sailaren zigor batzuk saihetsi ahal izan ditut”

“AEGAk ibiarengatik ordaindu beharreko tasa jaitsi zidan %300etik %25era”

“AEGArekin lortu dut telefono-fakturan %12tik %15era aurreztea”

“AEGAk GESTALLE programa jarri zidan eskura izugarrizko deskontuarekin”

“AEGAren informaziorik gabe ezingo nuke nire negozioa ondo kudeatu”

“AEGAri esker Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea ez da hain arriskugarria niretzat”

 

AEGA ezinbesteko tresna edo bitartekoa bihurtu da sektoreko enpresa askorentzat eta baita sektorearentzat berarentzat ere. Azken urteotan arrakasta handiak lortu ditugu eta honek hobekuntzak ekarri dizkie konponketa tailer guztiei, ibilgailuen salmentan ari diren enpresei, karrozeriei, ordezko piezen establezimenduei, gasolindegiei eta desguazeei. DEN-DENAK, salbuespenik gabe, jaso dituzte onurak: doako prestakuntza-ikastaroak, sektorearen defentsarako jarduerak (dekretu errekurrituak, aldatuak eta hobetuak), deskontuak hainbat produktutan, zama fiskalak arintzea (AEGAk defenditutako modulu-irizpideak onartu ditu Ogasun Sailak), Eusko Jaurlaritzak onartu du kilometrajearen datua ITV txartelean sartzea, bigarren eskuko ibilgailuen salmentan gardentasuna bermatuz), ordenagailuak erosteko lortutako diru laguntzak, kutsadura gutxitzeko tresnak, plaka-manipulatzaileen ikuskaritzei buruzko informazioa, plaken erregistro informatizatuaren inguruan AEGAren irizpideak onartzea, eta beste hainbat eta hainbat lorpen laburbildu ezin direnak.

 

AEGA existituko ez balitz, berehala sortu beharko genuke. Baina laguntzaile gehiago behar dugu. Ez itxoin arazo bat izan arte bazkide egiteko. Tailer bat, ordezko piezen denda bat edo gasolindegi bat baduzu, enpresa handia ala txikia izan, ENPRESARIA zara eta zure lekua AEGAn dago.

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE, ASKO DUZU IRABAZTEKO!...ZERBITZU INTEGRALA ESKAINTZEN DUGU:




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.

Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu