Arratsaldeon. Igandea, 2010ko irailaren 5a

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

OHIKO GALDERAK


OHIKO GALDERAK

 

1. Zer egin behar dut nire hasierako orria Web orri hau izan dadin?

2. Nola aurkitu dezaket informazioa Web orri honen barnean?

3. Zeinek dauka arlo pribaturako sarbidea?

4.Zein erregistratu daiteke erabiltzaile gisa?

5.Zein egin daiteke bazkide?

6.Nola egin naiteke bazkide?

7.Nola hartu dezaket hitzordua AEGAn?

8.Nola sartu dezaket lan eskaintza bat?

9.Nola sartu dezaket iragarki bat taulan?

10.Nola jaso dezaket Web orri honetako berrikuntzen inguruko informazioa nire posta elektronikoan zuzenean?

 

 

1. Zer egin behar dut nire hasierako orria Web orri hau izan dadin?

Web honen azken orrialdera joan eta  “hasierako orri gisa” jartzen duen horretan sartu.

 

2. Nola aurkitu dezaket informazioa Web orri honen barnean?

Goiko aldean, “BILATU” jartzen duen horren ondoan jarri interesatzen zaizun hitza. Web honetan hitz hori agertzen deneko atal guztien zerrenda azalduko zaizu. Interesatzen zaizun atalean sartzeko klikatu bi aldiz izenburuaren gainean.

 

3. Zeinek dauka arlo pribaturako sarbidea?

AEGAko bazkide diren enpresetako pertsonek izan dezakete sarbidea. Web hau AEGAk bere bazkideei eskaintzen dien beste zerbitzu bat da eta eurak dira beren kuotekin kostu honen zatirik handiena ordaintzen dutenak.

 

4. Zein erregistratu daiteke erabiltzaile gisa?

Adin nagusiko edozein pertsona erregistratu daiteke erabiltzaile gisa. “Erregistratu” atalean agertzen den galdetegia bete bakarrik egin behar du. Erregistratutako erabiltzaileek zabalpen zerrendan sartzen dira eta Web-aren berrikuntzen informazioa jasoko dute beren helbidean.

Erregistratutako erabiltzaileak arlo pribatuko zenbait ataletara sartu ahal izango dira. AEGAko produktuak erosi ahal izateko ere nahitaezkoa da erabiltzaile gisa erregistratuta egotea.

AEGAko bazkide guztiak erregistratuta daude, dagoeneko. Baldin eta zure bazkide izena edo pasahitza ez badakizu, jar zaitezke harremanetan Elkartearekin.

 

5.Zein egin daiteke bazkide?

AEGAko bazkide izateko Gipuzkoan kokatuta egon behar du enpresak eta honako sektore hauetakoren batekoa izan:

-          Ibilgailu berrien eta erabilien banaketa

-          Konponketa elektromekanikorako tailerrak

-          Txapa eta pintura tailerrak

-          Ordezko piezen banatzaileak

-          Pneumatikoak, garbiketa eta koipeztaketa

-          Gasolindegiak

 

6.Nola egin naiteke bazkide?

Hauxe da modurik errazena: “Egin bazkide” atalean Word formatuan agertzen den bazkide fitxa deskargatu, datuak bete eta AEGAra bidali:

Amezketa (???) plaza 11, solairuartekoa. P3, 20010 Donostia.

Atal honetan hitzordua ere eska dezakezu, baita Elkarteari buruzko informazioa ere edota zurekin harremanetan jartzeko.

 

7. Nola hartu dezaket hitzordua AEGAn?

“Egin bazkide”ko “Informazioa eta abantailak” atalean agertzen den galdetegia bete bakarrik egin behar duzu.

 

8. Nola sartu dezaket lan eskaintza bat?

Zerbitzu honen helburua hauxe da: lanpostuak betetzeko eskaintza egiten duten enpresak automozio sektorean lan bila dabiltzan pertsonekin harremanetan jartzea.

AEGAren bazkide diren enpresek soilik sar ditzakete lan eskaintzak. Horretarako, “Lan eskaintza sartu” atalean agertzen den galdetegia bete beharra daukate.

Lan eskaintza egin dutenek aukera dute eskaerak euren postan jasotzeko edota AEGAren bidez jasotzeko.

 

9. Nola sartu dezaket iragarki bat taulan?

Bazkide diren enpresek aukera dute, iragarki taularen bidez, eskaintzak, promozioak, produktu bereziak, etab. eskaintzeko. Eskaintza hauek partikularrentzat nahiz sektoreko gainerako enpresentzat izan daitezke.

Lan eskaintzen kasuan bezala, AEGAko bakide diren enpresek soilik sar ditzakete iragarkiak.

 

10. Nola jaso dezaket Web orri honetako berrikuntzen inguruko informazioa nire posta elektronikoan zuzenean?

Nahikoa da erabiltzaile gisa erregistratzea. Adinez nagusia den nornahi erregistratu daiteke Web honetako erabiltzaile gisa, dagokion galdetegia beteta. Datuak AEGAko informazioa bidaltzeko soilik erabiliko dira.

AEGAko bazkideek Web-eko berrikuntzen inguruko informazioa jasoko dute beraiek adierazitako helbide elektronikoan.

 

 

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.

Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu