Arratsaldeon. Igandea, 2010ko irailaren 5a

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MISIOA, IKUSPEGIA, BALOREAK


MISIOA

 

AEGAren helburua Gipuzkoako Automozio Sektoreko enpresa sarean leku bat betetzea da. Irabazi asmorik gabeko Elkarte hau honako sektore hauek osatzen dute: Salmentak, Tailerrak, Karrozeriak, Pneumatikoak-Garbiketa-Koipeztaketa, Ordezko piezak eta Gasolindegiak. Elkartearen ardura da Bazkideen interes profesionalak ordeztea, babestea, hobetzea eta sustatzea, hau da, erabiltzaileen aurrean Sektorearen profesionaltasuna, lehiakortasuna eta prestigioa bermatzea.

 

IKUSPEGIA

 

Automozio sektoreko erreferente nagusiena an nahi dugu Gipuzkoako eta Euskal Herriko erakundeen, kontsumitzaile eta erabiltzaileen, prentsaren eta Sektorearekin zerikusia duten enpresa edota erakundeen aurrean.

  • Gure bazkideei eskaintzen diegun zerbitzuan lidertzat hartuak izatea nahi dugu.
  • Sektoreko enpresek beren garapenerako tresna eraginkortzat hartzea nahi dugu.

Erabiltzaileek gure Bazkideen kalitatea eta jarduera balioestea nahi dugu

 

BALOREAK

 

·        Bazkideen beharrak asetzea da gure nahia.

Industriaren hazkundean laguntzeko bizi gara. Bazkideak dira gure izatearen arrazoia.

 

·        Etika

Zintzotasuna oinarrizkoa dela uste dugu, bai gure jokabide pertsonalean baita  kudeaketa profesionalean ere. Bazkideek konfiantzazko tratua, osoa, gardena eta leiala jaso behar dute.

 

·        Berrikuntza eta sormena

Ekimen pertsonalak sustatzen dira ardura maila guztietan. Elkarteak izpiritu dinamikoa eta aktiboa izan behar du.

 

·        Etengabeko hobekuntza

Etengabeko zalantza eta erronka oinarri dituen jarrera balioesten da maila guztietan. Aurrera egiteko prozesuak ez du etenik izan behar.

 

·        Profesionaltasuna

Zerbitzu ezin hobea da gure helburua. Eta horretarako bitartekoak dira: kudeaketa eraginkorra, dedikazioa, erantzukizuna eta kideon gaitasuna eta errendimendua.

 

KALITATE POLITIKA

 

AEGAren Kalitate politikaren oinarrian hauxe dago: informazioa emateko, aholkularitza lana egiteko, ordezkaritza izateko, prestaketa emateko eta aparteko zerbitzuak eskaintzeko nahitaezkoa da:

1. AEGAko kide guztiok betetzea ezarritako kalitate sistemak eskatzen dituen baldintzak. Eta ez, behartuta dagoelako, tresna positiboa eta beharrezkoa dela sinetsita dagoelako, baizik

2. Zuzendaritzak kalitate sistemaren aldeko konpromisoa hartzea, kalitatea faktore estrategikoa dela irizten diolako.

3. AEGAko kide guztiok parte hartzea Sisteman norberaren eraginkortasuna etengabe hobetzen joateko

Sistema etengabe hobetzeko honako ardatz hauei erreparatu beharra daukagu:

 

·        Bazkideak. Gure lanaren oinarri diren neurrian, gero eta gusturago egon behar dute gurekin.

·        Langileak. Gure Elkartearen aktiborik garrantzitsuena izanik, etengabeko ikasketa prozesuan murgilduta egon behar dute eta Kalitate Sistema hobetzen parte hartu behar dute.

·        Hornitzaileak/Azpikontratistak. AEGAren helburua sustatzen duten neurrian, gure Kalitate Kulturarekin bat etorri behar dute eta hobekuntzan lagundu.

 

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.

Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu