BAZKIDEARENTZAKO ABANTAILAK
AEGAn kalitate-sistema abian jartzeak hainbat abantaila ematen dizkio bazkideari. Hauexek, besteak beste:
1. Prozesuak estandarizatzeak eraginkortasun handiagoa dakar lanean eta, beraz, baliabide gutxiago erabiltzea eta, ondorioz, kostuak gutxitzea edota baliabide berekin jarduera gehiago egitea.
2. Bazkideen artean urtero egiten dugu inkesta bat, eskaintzen ditugun zerbitzuekin gustura ote dauden jakiteko. Inkesta honi esker badakigu bazkideen intereseko zer ez dugun bete, gure enpresa bazkideek eduki ditzaketen kezkak zein diren, zer jarduera garatzea nahi duten, etab. Honek guztiak asko laguntzen digu erabakiak hartzeko orduan.
3. Bazkideen kexa guztiak hartzen ditugu kontuan. Arazo bera berriro sortu ez dadin beharrezko neurri zuzentzaileak hartzen ditugu, eta baita prebentziozko neurriak ere, aurreikus daitezkeen erreklamazioak gerta ez daitezen.