Arratsaldeon. Igandea, 2010ko irailaren 5a

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EMANDAKO URRATSAK


AEGA-N EMAN DITUGUN URRATSAK

 

AEGAk egiten dituen lanen estandarizazioarekin hasi ginenetik gaur egun arte hainbat urrats eman ditugu:

 

Lehenik, Kalitate Ziurtagiriaren beharra ikusarazi genion Batzorde Exekutiboari.

Ondoren, eta hauxe izan zen urratsik zailenetakoa, nahiz eta oso garrantzizkoa izan, AEGAko pertsonal guztia murgildu genuen prozesuan. Nekeza da kalitate ziurtagiriaren abantailez jabetzea, honek lana eta ahalegin handia eskatzen dituenean.

Aurreko bi urrats hauek gaindituta, estandarizazio lanari ekin genion. Abantaila handia izan zen Cristina Zugasti izatea gure artean. Bera arduratu da dokumentazio guztia idazteaz, Kalitate Eskuliburua bezala Prozesu, Prozedura eta Argibideen Eskuliburua idazteaz, zerrenda guztiak, txantiloiak etab. prestatzeaz. Berau izan da, halaber, gure lanaren jarraipena egin duena, eta hasieran hain zaila zirudien hura normaltasunez egitea lortu duena. Emakume honi esker lortu dugu, joan de otsailean, ziurtagiria ISO 9001-2000ra egokitzea.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.

Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu