AEGAn garrantzi handia ematen diogu kalitatezko zerbitzua eskaintzeari. Pentsatzen dugu, gainera, beti dagoela zer hobetua eta hori metodoz egin behar dela.
AEGAk AENORek egiaztatutako ISO kalitate-sistemaren bidez, bere jarduera guztien segimendua egiten du eta gauzak nola egiten dituen kontrolatzen du. Honek ez du bermatzen dena ezin hobeto egitea, baina hutsegiteak daudenean, hutsegitea zerk eragin duen aztertzeko bidea ematen du, eta egoera hobetzeko neurriak proposatzeko aukera ere bai.
Hau guztia dela-eta lortu du AEGAk ISO 9001-2000 ziurtagiria, AENORek emana. Helburua bazkideei gero eta zerbitzu hobea ematea da.