Juan Mari LOPEZ
Idazkari Nagusia. Elkartearen Kudeatzailea. AEGAren Zuzendaritza, Koordinazioa eta era guztietako dinamizazio lanak egiten ditu. Erakundeen aurrean bera da Elkartearen ordezkaria.
Oihana DE MIGUEL
Proiektuen garapenaz, kalitateaz eta datuen babesaz arduratzen da. Bere lan arloen artean, Idazkari nagusiaren zuzendaritzapean eta honekin elkarlanean, honako gai hauen ardura:
Prestakuntza, AEGAren web gunearen mantenua, hedabideekiko harremana, gai komertzialak eta marketing-arekin lotuak.
Oihana eta Juan Mari dira bazkideek helarazi nahi dizkiguten ekarpen eta ideiak, proiektu berrien sorkuntzarako ideiak, bideratzen dituztenak.
Pilar ANDUEZA
ADMINISTRAZIO ARLOA – ZERBITZU OROKORRAK
Idazkaria. Administrazio arloaren arduraduna. Kontabilitatea, erreziboak, kuotak. Pilar arduratzen da, halaber, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin egin beharreko tramitazioez eta hauen inguruko aholkularitzaz hainbat gairen inguruan: altak, enpresak lekuz aldatzea edo beren jarduera zabaltzea, industrien erregistroa, tailerren birkalifikatze erregistroa (RTA), berrikuntza lan garrantzitsuak, bastidore aldaketak, etab.
Ruth JORDE
MERKATARITZAKO LAGUNTZA TEKNIKORAKO BULEGOA
Merkataritzako Laguntza Teknikorako Bulegoaren arduraduna. Bere egitekoak hauexek dira, besteak beste: Elkartearen proiektuen garapenean laguntzea, profesionalen eta enpresaburuen arteko topaketak antolatzea, arloko gai espezifikoetan aholkularitza eskaintzea, diru laguntzak eta hauen tramitazioaren inguruko aholkularitza ematea, enpresa berriak sortzeko nahiz Enpresaren Kudeaketa Hobetzeko Planetan orientabideak ematea.
Leire URANGA
Aholkularitza Teknikorako Bulego honek urtero bekadun bat hartzeko aukera izaten du, urtarriletik abendura bitartean laguntzeko. Aurtengo bekaduna Leire Uranga da.
Antxon MUGICA
LAN ARLOA
Aholkulari juridikoa. Abokatua. AEGAko arlo juridiko-laboralaren arduraduna. Kontsumo arbitroa. Kontsulta juridikoak (merkataritzako kontratuak, lan arazoak, ordainarazteko erreklamazioak, salmenten edo egindako lanen bermeak, kontsumitzaileekin izandako arazoen inguruko kontsultak, etab.) Antxonek bideratzen ditu.
Antxonen ordutegia guztiz malgua da, baina normalean 13:00etatik 15:00ak arte AEGAko bulegoetan egoten da. Planteatutako galderei 24 orduren barruan erantzuten die gehienetan, eta, asko jota, 48 ordutan.
Angel ARRIETA
ARLO FISKALA
Aholkulari fiskala. AEGAko arlo fiskalaren arduraduna. Zerga eta kontabilitatearekin lotutako kontsultei eta arazo fiskalei erantzuten die. Ordutegia: 10:00 – 13:00.
Itziar ALBARRAN
Graduatu soziala. Nomina, Gizarte Segurantza, EPSV Geroa, etabarren inguruko kontsultei erantzutea da bere egitekoa. Bazkideen telefono deiei erantzuteaz ere arduratzen da.
Mariví GARCÍA
Idazkaria. Angel Arrietarekin batera arduratzen da inprimaki fiskalak eta kontabilitateak prestatu eta arlo honetako hainbat gai bideratzeaz. Itziar eta Pilarrekin batera bazkide eta bisitarien harreraz ere arduratzen da