Arratsaldeon. Igandea, 2010ko irailaren 5a

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZER GARA GU


AEGA, Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkartea, automozioaren salmenta osteko sektorea osatzen duten Gipuzkoako enpresen elkartea da.

Hauexek dira AEGAn ordezkaritza duten sektoreak: kontzesionarioak eta auto-saltzaileak, konponketa elektromekanikorako tailerrak, karrozeriak, ordezko piezen salmenta, gasolindegiak, pneumatiko-enpresak, garbiketa eta koipeztaketa eta desguazeak.

 

AEGAk honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie beren bezeroei:

 

-         ORDEZKARITZA

-         INFORMAZIOA

-         AHOLKULARITZA

-         PRESTAKUNTZA

-         APARTEKO ZERBITZUAK

 

ORDEZKARITZA

 

AEGAren egitekoa sektoreko enpresen eskubideak defendatzea da, erakunde publikoen nahiz pribatuen aurrean, eta legez kanpoko enpresak kontrolatzea.

 

INFORMAZIOA

 

Elkarteak bere bazkideei bidaltzen dizkien komunikazio guztiak daude atal honetan. Urtean 100 gutunetik gora bidaltzen ditugu, hainbat gai landuz: lege-aldaketak, araudietan dauden berrikuntzak, eskaintza bateratuak, azokak, etab. Bestalde, telefonoz faxez edota aurrez aurre egiten diren kontsultak daude, baita txostenak, estatistikak, zerrendak, argitalpenak, etab.

 

AHOLKULARITZA

 

Bazkideei bakarkako nahiz taldekako aholkularitza eskaintzen diegu. Kudeaketa-zerbitzuak dira hainbat erakunderen aurrean egiten ditugunak: Industria Saila, Udalak, Merkatarientzako Laguntza Teknikorako Bulegoak. Bestalde, diru laguntzen kudeaketa ere egiten dugu, terrorismoko ekintza kasuetan.

 

PRESTAKUNTZA

 

Gure zerbitzuen barnean dago prestakuntza-planak egitea eta ikastaro, mintegi, jardunaldiak antolatzea.

 

APARTEKO ZERBITZUAK

 

Bezeroei eta soilik bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuak dira, beraiek eskatuta, eta administrazio-beharrak asetzera zuzenduak. Zerbitzu hauek kuotatik kanpo daude. Hauek dira zerbitzuak: tramitazio fiskalak, kontabilitateen jarraipena, lan-tramitazioak eta matrikulazio-estatistikak egitea.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.

Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu